Azaroaren 16an abentura hasi zutenetik jardunaldirik aprobetxagarriena bizi izan zuen atzoNATURGAS/BBK TRANSANTARTIKA 2011 espedizioko kideek. Ia 50 kilometro ordukoabiaduran Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak 180 kilometro egin zituzten egun bakarrean, abenduaren 21an ezarritako 155 kilometroko errekorra hautsiz. Haizean, tenperaturan, lur-eremuan, eta gainontzeko baldintzetan izandako hobekuntzak asko animatu du hirukotea. Eta zer esanik ez Thiel-eko mendikatea begi bistan izatea, basamortu zuriko monotonia hautsiz.
ITURRIA: Basque Team .

<a href=”http://www.euskaltrail.com/euskera/berriak/00136_transantartika.htm”>Read More</a>