Apirilak 4, eguerdiko ordubata da. Giro ederra dago Donostian, eta Zurriolako hondartzan jendea lasai ederrean dago eguzkia hartzen. Gure gaurko gonbidatua, urte haserako errebelazioetariko bat da nesken kategorian (besteak beste Talaia-Hondarribi eta Orioko lasterketak irabazi ditu). Lehengo urteko emaitza onak, aurtengoan ere segida izaten ari dira. Irrifartsu, beti umore oneko, eta hartzen ari den famak, izututa omen dauka. Zuek hobeto ezagutu dezazuen, hemen duzue…UXOA IRIGOYEN (Getaria, Gipuzkoa, 1988).

 

 

 

-Nor da Uxoa Irigoyen?

26 urteko getariarra, kirolzalea eta batez ere kirolaria. Orain, Donostiko Zurriola Ikastolan ari naiz lanean irakasle moduan.

 

-Noiztik zabiltza kirolean?

Lasterka, 15 urtetatik. Aurretik futbolean ibilitakoa naiz hondartzan eta piraguismoa ere probatutakoa naiz. Amak, txikitan egun guztia korrika pasatzen nuela esaten dit.

 

-Errepidean ibilitakoa zarela badakigu. Nolatan hasi zinen mendiko lasterketatan?

Ni hasi, herriko krossetan hasi nintzen. Egun batean eta aldatzearren, mendian probatu nuen. Egia esan, betidanik izan dut mendiarekiko zaletasuna eta orain artean behintzat oso gustora nabil bertan.

 

-Zer suposatu du zuretzat, Talaia-Hondarribi eta Orioko lasterketak irabazteak?

Izugarrizko motibazioa eman dit, eta onena nire buruarengan hartu dudan konfidantza da. Honek, aurrera segitzeko gogoa areagotu dit.

 

Donosti-Hondarribi

 

-Denboraldi hasera bikaina daramazu. Espero al zenituen lortzen ari zaren emaitzak?

Lehengo urteko denborak hobetzea bai, baina emaitzak ez nituen inondik inora espero. Ikusten nuen hobekuntza, baina ez hainbesterainokoa.

 

-Aurreko urtean ere maila onean ibili zinen. Zer espero duzu aurtengo denboraldiaz?

Lehengo urteko emaitzak hobetzea da nire helburu nagusia, eta ahal badet behintzat, lasterketa gehiagotan parte hartzea. Honekin konformatuko nintzateke.

 

Orioko mendi lasterketa (2)

 

-Zeure burua non ikusten duzu, 20-25 km.tako luzeran edota distantzia luzeagoan?

Oraingoz gustoen 20-30 km.tako lasterketatan sentitzen naiz. Hala ere aurrerago, gustauko litzaidake distantzi luzeagotan probatzea.

 

-Amesten al duzu Euskal Selekzioarekin?

Bai noski. Badakit zaila dagoela, baina izugarrizko ilusioa egingo lidake bertan egotea. Ea egunen batean lortzeko aukera dudan.

 

 

 

ON

-Lasterketa bat?   Talaia-Hondarribi eta Roncesvalles-Zubiri.

-Lasterkari bat?   Oihana Kortazar eta Hassan Ait Chaou.

-Mendi lasterketatan egindako lagunik onena?   Getari eta Zarautzeko lagun taldea.

-Egitea gustatuko litzaizukeen lasterketa bat?   Zegama-Aizkorri.

-Korrikarako oinetako bat?   Asics Trabuco.

-Zure momenturik txarrena lasterketa batean?   2013ko Flisch lasterketan.

-Korrikarako arropa marka bat?   TERNUA.

-Euskal Selekzioa…   Ametsa.

 

Orreaga-Zubiri3

 

 

 

OFF

-Janari bat?   Entsalada.

-Edari bat?   Ura.

-Azkeneko parranda?   Urtezaharretan.

-Festa batzuk?   Getariako San Antonak.

-Gaztetako idoloren bat?   Mikel Aranburu.

-Gaua ala eguna?   Eguna.

-Oporretarako leku bat?   Getaria.

-Monumentu bat?   Amari.

-Pendiente duzun bidai bat?   Nepal.

-Negar egin zenuen azken eguna?   Aurreko astebukaeran.

-Amets bat?   Ingurukoekin zoriontsu izatea.

 

Milesker Uxoa, plazer bat.

 

 

Unai Ugartemendia.