UXUE FRAILE. Urte dexente daramatza mendi lasterketak egiten, batez ere Raid eta orientazioko lasterketak egin dituelarik.

Piskat gehixeago ezagutzeko zenbait galdera egin dizkiogu. Ea zer kontatzen digun.

 

-Jaioterria?

Donostia.


-Non bizi zara?

Esteribarko herri txiki batean


-Noiz hasi zinen lasterka?

Txikitatik atletismoan aritu naiz, 9-10 urte nituela, ordutik esan daiteke ez dudala utzi, nahiz eta 2008. urtetik raid eta orientazioko lasterketatan aritu


-Aurretik beste kirolen bat egin duzu?

Kirolak? 25 urtetan atletismoa (800-1500 m), gero orientazioa (oinez eta bizikletaz) eta abenturako raidak.


Etxean beste kirolariren bat baduzu?

Nire etxean gehienek egiten dute korrika, ama eta anaiak jarraitzen dute.

 

uxue 4


-Nolatan hasi zinen ultratrailen munduan?

Abenturako radien ondorioz proba luzeetan esperientzia izan dut eta lehengo urtean esan daiteke, oso lagun on batek galdetu zidan ea neskaren bat bururatzen zitzaidan La Palmara joateko eta neura burua eskeini nion.


-2012ko zein momenturekin gelditzen zara?

Transvulcania eta Zegama bereziak izan ziren. Ezin dut aukeratu


-2013rako helburu nagusiak?

Azken bi hauek oso begiko ditut 2013an ere, gero Europako ultra txapelketan ongi egotea nahiko nuke.


Nola ikusten dezu lasterketen mundua?

Gaur egun modan dago eta oso giro polita aurkitu dezakegu. Maila ere izugarrizkoa da. Geroz eta lasterketa gehiago daude eta jendea oso gogotsu dago.

 

uxue 5

ON


1.- Lasterketa bat.

Zegama-Aizkorri.


2.- Kirolak eman dizun lagunik onena

Urte asko izan dira kirol desberdinetan eta hemendik hara, lagun asko eta leku ezberdinetakoak utzi dizkit.


3.- Entrenatzeko leku bat

Gaur egun Kinto Realeko edozein bazter.


4.- 42 km.tako lasterketak ala ultratrailak?

Ultratrailak.


5.- Kanpoan ala etxean korritzen duzu gustorago?

Etxean oso gustora egiten dut korrika. Kanpora joatea gustokoa dut, leku berriak ezagutzeko aukera ematen dizulako. Baina etxean korrika egitea berezia da eta leku zoragarriak daude inguruan urrutira joan gabe.

 

OFF


1.- Parrandarako leku bat.

Oroitzapen onak ditut Azkoitiko Andra Mari egunekoa (Abuztuaren 18a), eta egunez egiten diren festak ditut gogokoen, Santo Tomas eguna edo San Ferminak esaterako.


2.- Gona edo galtzak?

Galtzak.


3.- Arropa marka bat.

Adidas.


4.- Hondartza ala mendia.

Donostiarra izanik oso hondartzazalea izan naiz, baina azken urtetan gutxi gozatu dut hortaz eta mendira jo dut.


5.- Haragia ala arraina.

Haragia, geroz eta gehiago.

 

Milesker Uxue.