Pasa den urtean bezala, atzo arratsaldeko 16etan Zegama-Aizkorri II. Kilometro Bertikalari hasera eman zitzaioan. Giro beroa eta eguzkitsua Zegamako plazan eta jende andana inguruan irteera ikusten.

Irteerak lauko taldeetan egin ziren eta 25 minutu zituzten irteera puntura iristeko. Egia esan formatu ona aukeratu du antolakuntzak jendea irteera puntura txukun bideratzeko eta era berean herriko plazatik abiatzeko.

salida

Ibilbideari deritzonez, ikaragarri polita eta egoera onean aurkitu zuten korrikalariek: lehenik pista pixkat, baso ederrak ondoren eta harkaitz tartean eremu alpino batean bukaeran. Antolakuntzari 10 bat: bolondres ugari bidean, leku arriskutsuetan sokak ipini zituzten eta jaitsiera ere ongi markatuta eta prestatuta. Zerbait txarra aipatzekotan, zenbait korrikalarien jarrera jaitsieran, antolakuntzak zioen bidea behin eta berriz utzi eta harriak askatuz beste korrikalariak arriskuan jarriz.

Irabazleei dagokionez, mutiletan Ibon Murua Elgoibartarrak irabazi zuen 36:43 denborarekin. Bagenekien korrikalari indartsua zela baina atzokoan benetan ederki aritu zen eta kalitate handiko arerioak gainditu zituen. Bere atzetik Oriol Cardona 4 segundora eta hirugarren Agusti Roc minutu 1 eta 20 segundora.

Nesketan Maite Maiorak irabazi zuen. Lesio bat pasa ostean, badirudi iganderako gorputza probatzera irten zela eta lasterketa errez irabazi zuen, sailkapen orokorreko 25. postua lortuz gainera. Bere denbora 45:43. Bigarren postuan Vanesa Ortega 2:24-ra eta hirugarren Virginia Perez 5:43-era. Erakustaldi izugarria Maitek eman zuena.

Sailkapenak ondorengo estekan http://bit.ly/1TqTbkn

ganadores

Aipatu beharra dago ibilbide guztian, lehenengo kilometroan eta azken 500 metrotan gehienbat, jende asko egon zela korrikalariak animatzen. Ikusgarria da horrelako ibilbide batean, jendea hasieratik bukaerarate ikustea. Froga hau ere, Zegama-Aizkorri festaren parte bilakatu da.

Bihar 9tan hasiko da froga nagusia!! Zorte on denoi eta gozatu!!

Argazkiak: Mayayo eta antolakuntza