Asteburu hotan beste hainbat lasterketa ditugu egutegian.

Alde batetik Orioko mendi lasterketa izango dugu. Bertan 350 korrikalaritik gora bilduko dira. Beste urte batez arrakasta duen lasterketa.

7 edizioa duen maratoi erdi bat. 21 km azkar izango ditu ibilbideak.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

Bestalde Azpeitian urtero bezala Zuzenien Bertikala ospatuko da.

Aurten,seguruenik Orioko lasterketa dela eta, izen emateek jeitsiera txiki bat eduki dute eta 100 korrikalari inguru izango dira 3,3 km eta 850 + ko ibilbidea egiteko.

Imanol Goñi, Didier Zago, Maite Maiora, Oihana Azkorbebeitia, ….aurkitu ditzazkegu izen emateen artean. Beraz maila oso polita izango dela ziurtatuta dago.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

Azkenik Iparraldean Senpere Trail izango da, hemen ere izen emate ugarirekin. Beste maratoi erdi azkar bat izango da izen emandakoek egin beharrekoa.

3 lasterketa hauek igandean ospatuko dira. Eguraldiak okerrera egingo du asteburuan zehar, beraz litekeena da igandean eguraldi ez oso ona izatea. Hala ere , martxoan gaude, eta eguraldi txarrarekin eginiko lasterketak ohikoak dira.

Zorte on guztiei eta astelehean bertan kontatuko dugu nola joan diren lasterketak.